jueves, 14 de mayo de 2009

Iqbal Masih

Iqbal Masih 1982an jaio zen. Haren aitak hamabi dolarren truke saldu ondoren, bost urte zituela, oso egoera txarreko lanean hasi zen.
Iqbal egunero ia hamabi orduz ehungailu batera ehustuta lan egitera behartu zuten. Egunean rupia bateko soldata zuen, egungo euroko hiru zentimo, alegia.1992ko egun batean, fabrika-espetxetik ihes egitea erabaki zuen eta Ume Langileen Askatasunerako Frontearen manifestazio batean parte hartu zuen beste ume batzuekin batera. Askatasunaren Eguna ospatzeko antolatutako manifestazio horretan, Iqbal bere kabuz hasi zen bere istorioa eta alfonbra fabrikako beste umeek jasaten zuten sufrimendua kontatzen.

1995eko apirilaren 16an, Pazkoko egun batean, bere amonaren etxetik gertu zegoen hondartza batean bere kometarekin jolasten ari zenean, Iqbal erail zuten,12 urte zituela. Hiltzaileen kontrako epaiketak ez zituen erailketaren xehetasunak guztiz argitu, baina garbi gelditu zen bertako “alfonbra mafia”ko sikario batek hil zuela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario