miércoles, 4 de marzo de 2009

Bakea munduan ez da ezinezkoa

Nik uste dut ezetz. Izakiak aurrerapen teknologiko handiak egin ditu baina bakearen aldetik ez dugu asko aurreratu. Gerra asko egiten jarraitzen baitugu.
Pertsona batzuek gerrak gustuko dituzte eta jendea hiltzea ez zaie bat ere axola. Nire ustez, pertsona horiek oso oker daude. Gerrak normalean ez dira inoren gustuko eta gainera, ezer egin ez duten pertsona multzo handiak hiltzen dira. Iraken egon den gatazkan, adibidez, milaka haur hil dira 14 urtetik behera eta hori, oso bidegabea iruditzen zait. Hortaz , gatazka horiek eragotzi egin behar ditugu.
Gerrak bukatzean ume asko umezurtz geratzen dira, hau da, ama eta aitarik gabe. Nire ustez, hori oso zuzengabea da. Beraiek familia bat izateko eskubide berdina baitute. Gerretan egon diren herrialde gehienetako haurrak umezurtz geratu dira. Horren ondorioz, diru laguntzak bidaltzea ez legokeela gaizki esan dezaket edo bestela horietako haur bat seme/alabatzat hartu.

1 comentario:

  1. egia duzue: pertsonak oso aurreratuak gaude teknolojikoki, baina gudetan... ez!
    eta hori oso txarto dago! oso ondo dago nola garatu duzue ideia hori!!! :)
    Pena handia ematen dit ume asko umezurtz geratzea :(! musu handi bat eta segi horrela mesedez!

    ResponderEliminar